martes, 11 de marzo de 2014

Drogak zertarako?


Drogak, zer dira? Kontsumitzean oso eragin txarra sortarazten diguten substantziak dira. Nork ez daki zer diren drogak? Nori ez diote esan bere gurasoek hauek ez kontsumitzeko? Nork ez ditu substantzia hauek debekatuta beraien gurasoengatik? Baina galderarik arraroena, zergatik kontsumitzen dira substantzia kaltegarri hauek.

Bakoitzak bere arrazoiak izango ditu baina nik nire ikuspuntutik emango ditut arrazoi hauek. Lehenik eta behin gauza bat komentatu nahiko nuke, pitzatuta al gaude, ala !! Ez dakit zergatik kontsumitzen ditugun substantzia hauek kalte besterik ez digute egiten, badakigu zein diren alde txarrak baina hala ere kontsumitzen jarraitzen ditugu. Nire ustez arrazoi logikoena talde presioa da, lagunekiko gaizki geratzea, horren guaia ez izatea. Hasieran alkohola bezalako substantziekin hasten gara, beranduago tabakoarekin eta gero eta substantzia gogorragoekin. Ematen du gero eta droga indartsuagoak kontsumitu gero eta guaiagoa zarela, baina berez ez da horrela.

Berez ez da horrela, nerabeek duten kontzeptu ulertezina da.
Gure kontzeptu ulertezina.